domingo, 13 de octubre de 2019

OPORRETAN BAI ONDO PROIEKTUA!!

ORAINGO HONETAN, MALENEK ETA IZAIAK ETXETXO POLITA EKARRI DIGUTE ELKARREKIN JOLASTEKO. ASKO GUSTATU ZAIGU!!




ANEK ERE, FLOTAGAILU ERRALDOIA EKARRI DIGU ETA BERE AITATXOK PUZTU EGIN DU. PRIMERAN PASATU BEHAR DUGU!!



OPORRETAKO KUTXAK

"OPORRETAN BAI ONDO" PROIEKTUAREN BARRUAN, KUTXAK EKARTZEN HASI GARA, BARRUAN, OPORRETAKO GAUZATXOAK, LAGUNEEKIN KONPARTITZEKO.















lunes, 23 de septiembre de 2019

jueves, 19 de septiembre de 2019

miércoles, 18 de septiembre de 2019

JOLASTOKIAN

GAUR JOLASTOKIAN SORPRESA BAT IZAN DUGU: MATXINSALTO HANDIA BERTAN ZEGOEN ETA HOSTO BATEN GAINEAN KARRETILOAN JARRI DUGU ETA PASEORA ERAMAN DUGU. ONDOREN, BERRIRO ERE ASKE UTZI DUGU. DIBERTIGARRIA IZAN DA!!





ZORIONAK MARKEL ETA ENEKO!!

ENEKOK ETA MARKELEK ABUZTUAN BETE ZITUZTEN 3 URTE, GAUR, GELAN OSPATU DUGU 2 BIZKOTXO GOXOAK JATEN ETA "ZORIONAK ZURI" ABESTEN. 

martes, 17 de septiembre de 2019

BERRIRO ELKARREKIN!!

IKASTURTE BERRIA HASI DUGU ETA BERRIRO ELKARREKIN GAUDE ZEIN ONGI!! GELAK BERRIAK DITUGU ETA OSO POZIK HASI GARA.

lunes, 24 de junio de 2019

ESKOLA EGUNA

 ESKOLA EGUNA OSPATU DUGU. GOIKO ESKOLARA JOAN GARA ETA KARAOKEAN PARTE HARTU DUGU ABESTEN ETA DANTZA EGITEN. ONDOREN, MOTRI GELAN TAILERRAK ZEUDEN ETA DOTORE, DOTORE JARRI GARA AURPEGIAK ETA AZKAZALAK MARGOTUTA. BUKATZEKO, HAMAIKETAKOA IZAN DUGU. GOIZ POLITA IZAN DA ETA OSO GUSTURA IBILI GARA.

jueves, 20 de junio de 2019

UR FESTA!!

GAUR "UR FESTA" OSPATU DUGU ESKOLAN, BAINUJANTZI, TXANKLETAK ETA TOAILA ERAMAN DUGU ETA URAREKIN JOLASTU DUGU. ASKO GUSTATU ZAIGU ETA URETAKO JOSTAILUEKIN ETA AREAREKIN ERE JOLASTU DUGU. 
OSO DIBERTIGARRIA IZAN DA!!! 

GURE LANAK ETXERA!!

EGINDAKO LANAK ETXERA ERAMAN DITUGU GAUR, AITATXO ETA AMATXOREKIN IKUSTEKO. BERTAN, KILI ETA KOLOREN OLERKIAK ETA IPUINAK DAUDE, ABESTIAK, TENPERAZ EGINDAKO MARRAZKIAK, GURE LANEN LIBURUXKA,URTEBETETZEEN PASTELA... ETA BURUAN... APAINGARRI POLITA: BI TXORITXO BIHURRITXO!!!
ZENBAT GAUZA!!