miércoles, 16 de febrero de 2022

AGUR NEKANE!!

 Urte asko gure eskolan lanean aritu ondoren, Nekane andereñoari agur esateko ordua iritsi zaigu!

Ostiralean, egun ederra eta hunkigarria pasa genuen.

Ikasleek, ilusioz beterik, aurreskua, bertsoak, antzerkia, dantza...eskaini zizkioten.

Familiek ere, sorpresa polita prestatu zuten eta hitz goxoak esan ondoren, bertsoak kantatu zituzten.

Eta... zure lankideok aukera izan genuen ere, goxo, goxo agurtzeko.

Zoragarria izan da zurekin konpartitu dugun guztia !!

Mila esker Nekane, zoriontsua izan zure etapa berri honetan!!

Eta badakizu...Domingo Agirre eskolako ateak beti zabalik izango dituzula!!


No hay comentarios:

Publicar un comentario